Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

MARKA ONDO ERAIKITZEAREN ABENTURA

25 Maiatza, 2023

Free

 

Ekintzailea edo autonomoa bazara eta hasierako negozio-ideia lantze hari bazara gurekin, marka nortasuna hizpide izango duen saio ireki honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu!

 

Gaur egun 20.000 marka baino gehiago dauzkagun ingurune honetan, jardunaldi hau formula eraginkorra izango da zure marka nola sortu behar duzun ulertzen laguntzeko, eta dagoeneko sortuta baduzu, norabide egokian duzun hausnarketa prozesuan jarriko zaitugu.

 

Jardunaldia, Tandem agentzian marken sorkuntzan aditua den Leire Mendizabalek gidatuko du eta bere esperientzia abiapuntu hartuta, sektoreko ezagutzak partekatu eta marken nortasuna lantzeko bidea gertuagotik erakutsiko digu. Zuen hausnarketa eta ideiak ere gogotsu entzungo ditu, guztiontzat solasaldi inspiratzailea izateko asmoz.

 

HELBURUAK

Aukera aurkitzea eta zure negozioeri balioa ematea

Zure markaren espazio lehiakorrena aurkitzen ikasiko duzu, bere barne-azterketatik abiatuta.

 

Marka-nortasun indartsua sortzea

Estrategiatik abiatuz, hitzezko nortasunak eta nortasun bisualak duen garrantziaz ohartuko zara, urratsez urrats marka-nortasun indartsu bat sortzeko prozesua ezagutuz.

 

Marka aktibatzea eta kudeatzea

Ondo eraikitako nortasuna hasiera besterik ez da. Behar bezala kudeatzen ikasiko duzu.

 

ZER LORTUKO DUZU?

  • Zure marka urratsez urrats sortzeko ezagutzak.
  • Brandingari buruzko ezagutza globala, zure negozioaren garapen osoan aplikatzeko, ez soilik hasieran.

 

Xehetasunak

Date:
25 Maiatza, 2023
Cost:
Free
www.gertuasesores.com

Antolatzailea

GERTU asesores y abogados
Telefonoa:
943 162 192
Emaila:
gertu@gertuasesores.com

lekua

Gertu DONOSTIA
Urdaneta, 18 bajo
Donostia, Gipuzkoa 20006
+ Google Map

Registrations are closed for this event