Cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartutzat hartuko dugu zure aldetik. Informazio gehiago lortzeko edo konfigurazioa aldatzeko argibideak lortzeko, zoaz gure Cookie Gidalerroak Aceptar-cookies

BIDEO-KONFERENTZIA

Gure zerbitzuak era presentzialean zein on-line moduan eskaintzen ditugu. Gure bezeroen beharrak zein diren adi gaude eta badakigu teknologia berrien munduak beraiekin ditugun harremanak beste modu batzuetan izaten lagun gaitzakela. Horregatik teknologia berri hauen erabileran ausnartu eta aurrerapausuak eman nahi ditugu.

Bilera eta hitzorduen zerbitzua on-line modalitatean Webex plataformaren bidez egiten dugu. Honetarako, aurrez, bezeroak honakoak frogatu behar ditu edota lehen pausuetarako gida irakurri.

  1. Frogatu zure ordenagailuak mikrofonoa eta bozgorailuak dituela. Web-kam-a ere beharrezkoa izango da irudientzat. Hitzegin nahi izanez gero behar beharrezkoak izango dituzu, gainontzekoan, "chat" bidez hitzegin beharko duzu.
  2. Zerbitzurako erabiliko duzun ordenagailuaren gain pribilegioak dituen erabiltzaile eta pasahitza dituzula zihurtatu.
  3. Azken belaunaldiko nabigatzaileren bat duzula zihurtatu: Mozilla Firefox, Google Chrome, Internet Explorer 8.
  4. GERTU-k e-mail bat bidaliko dizu. Bertan lotura bat bidaliko zaizu. Lotura horretara sartu beharko duzu lehendabizi. Loturarekin batera erabiltzaile eta pasahitza bidaliko dizkizugu.
  5. Loturako helbidera sartu eta klabeak sartu. Behin hau egin ondoren, programak berak dioenari jarraitu.
  6. Modalitate honen bidez, aplikazioen erabilera elkarbanatu daiteke eta baita dokumentu nahiz ikasmahaia ere. Momentu oro, bileran parte hartzen duten guztiak ikusi eta entzun ahal izango ditugu.
  7. Aplikazio honen bitartez, uneoro nor dagoen hizketan jakitea posible izango dugu.
  8. Bilerak grabatu eta berriro entzun ahal izango ditugu beste momentu batean.

GERTU Asesores de Empresa y Abogados, S.L.

San Ignacio, 5
20200 Beasain - Gipuzkoa

Tel.:
943 162 192 - 943 161 194
Fax:
943 883 633

Urdaneta, 18 bajo
20006 Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa

Tel.:
943 42 45 98
Fax:
943 88 36 33

JARRAIGUZU:

  • Twitter