Archivo de la categoría "General"

Langile autonomoak eta langabezia

Friday, 16 de July de 2010

Langabezi egoeran aurkitzen diren autonomoen babesa arautzea autonomoek aspalditik egin duten eskaera izan da. 2007.urtean indarrean sartu zen Langile Autonomoen Estatuto-Legean aurkitu genitzake lehen aipamenak, non gobernuak, langile autonomoen elkarte esanguratsuenekin batera eta beti ere sistemaren iraunkortasun eta jasankortasun printzipioetan oinarrituz lege berri bat egiteko kompromezua hartzen zuen bere gain. Leer el resto de la entrada »

Emekin: emakume eta enpresari

Friday, 25 de September de 2009

Azken aldi honetan lan mundutik iristen zaizkigun berriak ez dira batere baikorrak:  Kaleratze masiboak, desenpleguaren hazkuntza, erregulazio expedienteak, etab. Egoera ekonomiko ezkor honen aurrean erabakiak hartzeko momentua dela uste dute askok eta garbi dago arazo honen aurrean norbere kontura enpresa sortzea aukeratako bat izan daitekeela. Emakumezkoen artean, gizonezkoek sorturiko enpresak ugari badira ere, nabarmen hazi da beren kontura lan egiten dutenen kopurua. Leer el resto de la entrada »

Autoenplegu eta Enpresa-Kudeaketarako ikastaro berria emango du GERTUk

Thursday, 17 de September de 2009

Gertu Enpresa Aholkulariek eta Abokatuek, Daiteke, pertsonen orientazio eta gaitasunen garapena bultzatzen duen entitatearekin batera, enpresa baten sorreraren eta kudeaketaren inguruko ikastaroa antolatuko dute Donostian, Urdaneta Kaleko 18an duten bulego berrian, irailaren 21etik 28ra. Leer el resto de la entrada »

Jabego-erregistroa eta katastroa

Friday, 4 de September de 2009

Batzuetan gertatzen zaigu uste dugula finka jakin baten jabe garela katastroan gure izenean dagoelako, edo zenbaitetan uste izaten dugu finka jakin bat Jabego Erregistroan ez dagoenean berez ez garela haren jabe. Zein da Erregistroaren helburua, eta zertarako balio du Katastroak? Leer el resto de la entrada »

Donostiko bulego berriaren inaugurazioa

Tuesday, 9 de June de 2009

Pasa den ostiralean GERTUren Donostiko bulego berria inauguratu genuen. Esaten genizuen bezala, bulego honek instalakuntza hobeak ditu, zabalagoak zein irisgarriagoak. Aurrera, ikus ezazue zeuon begiekin. Leer el resto de la entrada »

GERTUk Donostiko bulegoa Urdaneta 18ra aldatuko du

Wednesday, 27 de May de 2009

Ostiral honetan GERTUk Donostiko bulegoa Boulevardetik Urdaneta kalera aldatuko du. Kale-izenak buruz gogoratzea gorroto duzuenontzako, erreferentzia gisa ondo etorriko zaizue jakitea Koldo Mitxelena eta Correosen bulego zentralaren kale berean egongo garela, Artzai Onaren Katedralaren ondoan. Leer el resto de la entrada »

“Enpresa berrien sorrera eta Gestioa” ikastaroa

Wednesday, 8 de April de 2009

Maiatzaren 11tik 22ra GERTUk kurtsoa antolatuko du, dohainekoa, “Enpresa berrien sorrera eta Gestioa” izenburupean. Kurtso honen helburua da ekintzaile batek enpresa martxan jartzeko eman beharreko pausuak zein diren azaltzea, eta sortuko duen enpresaren gestioaren puntu garrantzitsuenen inguruko formazio basikoa lortzea. Leer el resto de la entrada »

Dibortziatua nago, nork ordaindu behar du orain dentista? Eta musika-eskola

Friday, 16 de January de 2009

Banantze zein dibortzio baten ostean despatxuan ohizkoa den galdera bati erantzuna ematen saiatuko naiz hurrengo lerroetan: umearen gastuetatik, zeintzuk izango dira mantenu-pentsioaren kontura, eta zeintzuk erdibana ordaindu beharreko ez-ohizko gastuak? Leer el resto de la entrada »

2007ko errenta-aitorpenaren kanpaina

Tuesday, 25 de March de 2008

Urtero bezala, errenta aitorpena egiteko garaia iritsi da. Aurtengoan, Gipuzkoan aitorpenaren epea apirilaren 18an irekiko da, eta ekainaren 25era bitarte luzatuko da. Leer el resto de la entrada »

Lokalak biziberritzen: etxebizitzaren arazoarentzako konponbidetako bat

Friday, 9 de November de 2007

Etxebizitzen merkatuaren aztoramenduaren aurrean, entitate publikoek neurri berriak hartzeko beharra somatu dute, Babes Ofizialeko Etxebizitzen (VPO) formula tradizionala ez baita nahikoa hiritarron etxebizitza duinerako eskubidea bermatzeko, eta neurri horietako bat dugu lokal komertzialak etxebizitza bezala egokitzeko baimenak ematea. Leer el resto de la entrada »