GERTU Asesores de Empresa y Abogados

euskara | castellano

2010/07/16 Langile autonomoak eta langabezia

Langabezi egoeran aurkitzen diren autonomoen babesa arautzea autonomoek aspalditik egin duten eskaera izan da. 2007.urtean indarrean sartu zen Langile Autonomoen Estatuto-Legean aurkitu genitzake lehen aipamenak, non gobernuak, langile autonomoen elkarte esanguratsuenekin batera eta beti ere sistemaren iraunkortasun eta jasankortasun printzipioetan oinarrituz lege berri bat egiteko kompromezua hartzen zuen bere gain. jarraitu irakurtzen »

2009/09/25 Emekin: emakume eta enpresari

Azken aldi honetan lan mundutik iristen zaizkigun berriak ez dira batere baikorrak:  Kaleratze masiboak, desenpleguaren hazkuntza, erregulazio expedienteak, etab. Egoera ekonomiko ezkor honen aurrean erabakiak hartzeko momentua dela uste dute askok eta garbi dago arazo honen aurrean norbere kontura enpresa sortzea aukeratako bat izan daitekeela. Emakumezkoen artean, gizonezkoek sorturiko enpresak ugari badira ere, nabarmen hazi da beren kontura lan egiten dutenen kopurua. jarraitu irakurtzen »

2009/09/17 Autoenplegu eta Enpresa-Kudeaketarako ikastaro berria emango du GERTUk

Gertu Enpresa Aholkulariek eta Abokatuek, Daiteke, pertsonen orientazio eta gaitasunen garapena bultzatzen duen entitatearekin batera, enpresa baten sorreraren eta kudeaketaren inguruko ikastaroa antolatuko dute Donostian, Urdaneta Kaleko 18an duten bulego berrian, irailaren 21etik 28ra. jarraitu irakurtzen »

2009/09/04 Jabego-erregistroa eta katastroa

Batzuetan gertatzen zaigu uste dugula finka jakin baten jabe garela katastroan gure izenean dagoelako, edo zenbaitetan uste izaten dugu finka jakin bat Jabego Erregistroan ez dagoenean berez ez garela haren jabe. Zein da Erregistroaren helburua, eta zertarako balio du Katastroak? jarraitu irakurtzen »

2009/06/09 Donostiko bulego berriaren inaugurazioa

Pasa den ostiralean GERTUren Donostiko bulego berria inauguratu genuen. Esaten genizuen bezala, bulego honek instalakuntza hobeak ditu, zabalagoak zein irisgarriagoak. Aurrera, ikus ezazue zeuon begiekin. jarraitu irakurtzen »

2009/05/27 GERTUk Donostiko bulegoa Urdaneta 18ra aldatuko du

Ostiral honetan GERTUk Donostiko bulegoa Boulevardetik Urdaneta kalera aldatuko du. Kale-izenak buruz gogoratzea gorroto duzuenontzako, erreferentzia gisa ondo etorriko zaizue jakitea Koldo Mitxelena eta Correosen bulego zentralaren kale berean egongo garela, Artzai Onaren Katedralaren ondoan. jarraitu irakurtzen »

2009/04/08 “Enpresa berrien sorrera eta Gestioa” ikastaroa

Maiatzaren 11tik 22ra GERTUk kurtsoa antolatuko du, dohainekoa, “Enpresa berrien sorrera eta Gestioa” izenburupean. Kurtso honen helburua da ekintzaile batek enpresa martxan jartzeko eman beharreko pausuak zein diren azaltzea, eta sortuko duen enpresaren gestioaren puntu garrantzitsuenen inguruko formazio basikoa lortzea. jarraitu irakurtzen »

2009/01/16 Dibortziatua nago, nork ordaindu behar du orain dentista? Eta musika-eskola

Banantze zein dibortzio baten ostean despatxuan ohizkoa den galdera bati erantzuna ematen saiatuko naiz hurrengo lerroetan: umearen gastuetatik, zeintzuk izango dira mantenu-pentsioaren kontura, eta zeintzuk erdibana ordaindu beharreko ez-ohizko gastuak? jarraitu irakurtzen »

2008/03/25 2007ko errenta-aitorpenaren kanpaina

Urtero bezala, errenta aitorpena egiteko garaia iritsi da. Aurtengoan, Gipuzkoan aitorpenaren epea apirilaren 18an irekiko da, eta ekainaren 25era bitarte luzatuko da. jarraitu irakurtzen »

2007/11/09 Lokalak biziberritzen: etxebizitzaren arazoarentzako konponbidetako bat

Etxebizitzen merkatuaren aztoramenduaren aurrean, entitate publikoek neurri berriak hartzeko beharra somatu dute, Babes Ofizialeko Etxebizitzen (VPO) formula tradizionala ez baita nahikoa hiritarron etxebizitza duinerako eskubidea bermatzeko, eta neurri horietako bat dugu lokal komertzialak etxebizitza bezala egokitzeko baimenak ematea. jarraitu irakurtzen »